XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orria erorte, garia egite; orria irtete, artoa egite, eta San Lorentzotan, arbia egite.

Eskoriatzan lan eta festa zan liñugintza izena zeraman billera.

Arrunt neskak antolatzen zuten eta mutilleeri dei egin.

Neskak bere lan tresnakin soiñu berezi neurkatua atereaz, doiñu oni abestuaz laguntzen zioten.

Festaldetik, etxeko neskak ogia jartzen zuten, eta esnea, kanpokoak.

Mutillek, ardoa.

Jolasketa onek arratsean zuan asiera eta gabez amaitu.

Batzuetan izaten zuten panderoa, musukitarra edo akordeona, bestela, abestuaz, dantza.

Eta azken-azkenean, neska-laguntzea.

Baserri giroan gogoratuko ditut Galapaixa, soroko lanak amaitzean egiten zan afaria.

Afari au senideen artean ospatzen zan, eta onela bear bazan, soroko lanetan laguntza ematen zutenengana edatzen zan (Bergaran, Elosuko auzotegian).

Arratsaldez garoa biltzen aritu zirenei ematen zitzaien afariek, garo-eztaiek zuan izena.

Garoa ebaki edo ebateko igitaie erabiltzen zuten, artean ez baitzen asko sega erabiltzen.

Garo-eztaiek ospatzen zituzten taldea neska-mutillez osatua zan.

Kopurua ez zen beti berdiña izaten, baiña ia beti erri bereko auzoek osatzen zuten.

Afaltzea akordeoilari bat gonbidatzen zuten.

Deskribatu dudan au 1900 urtean kokatu liteke (Elduaiengo errian).